Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urtarrilak 15

Parlamentuak uko egin dio Espainiako Gobernuari Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Gortean Israelek Gazan egindako ekintzen aurka aurkeztutako salaketarekin bat egiteko eskatzeari

- Bozeramaileen Batzordeak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio bat egin dezala Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Gortean Israel Gazan egiten ari den jarduketen aurka aurkeztutako demandarekinContigo-Zurekinek aurkeztu du.

 

EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek aldeko botoa eman dute; Voxek aurkako botoa eman du; UPN eta PSN abstenitu egin dira, eta Geroa Bai eta PPNk ez dute iritzirik eman.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bat egin dezan demandarekin eta aktiboki parte har dezan Nazioarteko Justizia Gortean gauzatzen ari den prozedura judizialean Hegoafrikako Errepublikak adierazitako jarrera defendatuz, bai eta kautelaz nahiz behin betikoz hartzen den erabakia bete eta betearaz dezan.