Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Maiatzak 8
Parlamentuak ‘Dando luz al dolor’ ekimenarekin bat egin eta zuriz argiztatuko du gaur bere aurrealdea
Goizargi Elkartearen sentsibilizazio kanpainak konfinamenduan senitarteko edo lagunak galdu dituzten pertsonen mina ikustaraztea du helburu
Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren aurrealdea zuriz argiztatuko du gaur gauean (22:00etatik 01:00 arte) Goizargi Elkarteak sustatutako Dando luz al dolor kanpainarekin bat eginez. Sentsibilizazio ekimen honen helburua konfinamenduan senitarteko edo lagunak galdu dituzten pertsonen mina ikustaraztea da.
Aldi berean, Foru Legebiltzarrak nafarroako herritar guztiei dei egiten die ostiral honetan, hilak 8, 22:00ean leiho eta balkoietara atera eta argi bat piz dezaten, “babesa eta elkartasuna adierazteko”.