Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Martxoak 9

Parlamentuaren gehiengoaren kritiken aurrean Nafarroako Gobernuak hezkuntza kudeaketa defendatu du

Hezkuntza “arrakalarik gabeko aukera ibilbide” bihurtzeko Departamentuak egindako lana defendatu duen PSNren interpelazio bati erantzun dio

Carlos Gimeno Kontseilariak Hezkuntza Departamentuak legegintzaldian zehar eskola publikoaren alde egindako kudeaketa defendatu du ostegun honetan kontrolerako Osoko Bilkuran. Politika horrek, ordea, kritika ezberdinak eragin ditu Ganberaren gehiengoarengan.

 

Pandemia garaian hartutako neurriak laburbildu eta legegintzaldian zehar Hezkuntzaren aurrekontua % 34 handitu dela gogorarazi ostean, Gimenok nabarmendu du Nafarroak Espainiako ikasle/irakasle ratiorik onena duela eta Foru Erkidegoan eskola "berdintasun agertoki pribilegiatua" dela.

 

PSNren interpelazio bati erantzunez, Gimenok nabarmendu du Nafarroa dela kurrikuluma gaurkotu duen lehen erkidegoa, ikasleak modu orekatuagoan banatzeko onarpen-tresna berriak hartu direla, bizikidetza-plana Bigarren Hezkuntzara hedatu dela, inklusiorako eta ingelesaren ikaskuntza bermatzeko araudi berriak onartu direla eta 0-3 zikloan "parekorik gabeko hobekuntza" gertatu dela, non erabateko doakotasunerantz aurrera egiten jarraituko den.

 

D ereduari dagokionez, kontseilariak ziurtatu du euskara ekimen berrien bidez sustatu dela, aurrekontu handiagoa duelako, eta, aldi berean, landa-eskolari arreta ematen zaiola eskola-azpiegitura eta jantokien politika berriarekin, eta horrek despopulazioaren aurkako borrokan laguntzen du. Era berean, Lanbide Heziketako hobekuntzen berri eman du, ziklo eta ikasgela berriekin, adieraziz Nafarroa "liderra" izan dela LH dualean.

 

Amaitzeko, Carlos Gimenok gogorarazi du Nafarroak eskola-uztearen tasan izan duen beherakadarik handiena lortu duela, % 5,7ra jaitsi baita, Espainiako bigarren txikiena, eta nabarmendu du hezkuntza-kalitateak eragina duela erkidego osoaren aurrerapen ekonomiko eta sozialean.

 

Etorkizunera begira, kontseilariak adierazi du hainbat erronka daudela zintzilik, besteak beste, lanaldia eta ordutegia antolatzearena, eta horretarako pilotaje "berritzaile" bat prestatzen ari direla. Eta apirilaren 3rako iragarritako irakasleen grebari dagokionez, "elkarrizketa" izan dela eta urte hasieratik Mahai Sektorialarekin hamaika bilera egin direla ziurtatu du.

 

Hala ere, Gimenok adierazi du ordainsariak Mahai Orokorrari dagozkiola, ratioen jaitsierak aurrera jarraituko duela, baina "ekitate irizpideekin" egingo dela. “Bologna planera egokitzeko, beharrezkoa da azterlana egitea, eta lan-gainkargari dagokionez, itundutakoa zorrotz bete da".

 

Jorge Aguirrreren (PSN) ustez, ezin da autokonplazentzian erori, "erronka asko daudelako" oraindik. Horregatik, eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean jartzearen aldeko apustua egin du, eta legegintzaldi honetan Gobernuak norabide horretan hartutako neurriei balioa eman die.

 

"Aurrera egiteko hezkuntza lehen faktore gisa kokatu behar da, bai indibidualki, bai kolektiboki", esan du, eta ekitatean, hezkidetzan eta emaitzarik onenak lortzean oinarritutako sistema defendatu du. Era berean, Hezkuntza Departamentuaren "ausardia" defendatu du, sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeei itunak kentzean, eta kohesioa bermatzeko neurriak baloratu ditu, hezkuntza-sistemak "aukeren ibilbide" izan behar duelako, "arrakalarik gabekoa".

 

Pedro Gonzalezek (Navarra Suma) aurreko legealdian Gobernura iristean defendatu zituen printzipioei "uko" egin diela aurpegiratu dio kontseilariari, "ez dutelako hezkuntza politikarik egin, hezkuntza erabili dutelako botere politikoa lortzeko".

 

Jarrera "sektarioa" izatea eta "bere arima deabru nazionalistari saltzea" leporatu dio, eta horrek, bere ustez, bere kudeaketa "antzerki hutsa baino ez diren zifra eta diskurtso handiekin" justifikatzera eramaten du, “baina ez du errespetatu ez Legebiltzarra, ez hezkuntza-komunitatea”.

 

María Solanak (Geroa Bai) adierazi duenez, "gauza bakarra falta da antzerki honetan: egia". Kontseilari ohiak aurpegiratu dio PAI eredu bat izatea plazen egonkortzean gaztelania "ezabatuz", Mañeru eremu mistoa izateari uko egitea edo Skolae ez ezartzea funts publikoekin sostengatutako zentro guztietan.

 

Bakartxo Ruizek (EH Bildu) legegintzaldian hartutako neurri "positiboak" onartu ditu, LOMLOEren aginduz edo talde parlamentario batzuek izan duten "pepito grillo paperagatik", baina zalantzan jarri du balantzean autokritikarik ez egitea, itun ezberdinetarako "aukera galdu" denean eta hezkuntza komunitateak kontseilariaren formak kritikatzen dituenean.

 

Ainhoa Aznarezek (Podemos-Ahal Dugu) ohartarazi duenez, "esan genuena bete egin da", baina hezkidetza, aniztasuna, garraioa eta eskola-jantokiak bezalako gaietan aurrera jarraitzearen alde egin du, eta Gobernuari gatazkak konpontzeko "enpatia" eskatu dio.

 

Marisa de Simónek (I-E) sozialisten esku-hartzeen "profil elektoralista argia" azpimarratu du, hezkuntza publikoaren arloko akordio programatikoarekin gertatutakoa "desengainua" denean, desberdintasunak konpentsatzeko elementu gisa, nahiz eta erlijio-klaseak murriztea bezalako lorpenak egon.