Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Abenduak 20

Parlamentuko langileek, ordezkari politikoek eta kazetariek urte amaiera ospatzeko brindisa egin dute

Legebiltzarreko langileei beren lana eskertu die Unai Hualdek eta 2020 urte ona izan dadila opa dio nafar gizarteari

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, talde guztietako parlamentariek, Legebiltzarreko langileek eta parlamentu-jardueraren berri eman ohi duten kazetariek topa egin dute urte amaiera ospatzeko eta 2020 urtea ona izan dadila opa izateko.

 

Unai Hualdek eskerrak eman dizkie politikariei, komunikazio arloko eta Parlamentuko langileei bere gonbitea onartzeagatik. Bere legegintzaldiaren lehen hilabetetan egindako lana eskertu die, bereziki Legebiltzarreko langileei, eta “ospakizun egun hauek zoragarriak eta 2020 urtea ona izan dadila” opa die guztiei.

 

Topa egin aurretik, Unai Hualdek zori ona opa dio “Parlamentu-jarduerari eta nafar gizarteari, ohore bat da ordezkari izatea”.