Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin dio Legebiltzarraren egoitza bisitatu duen talde bati
Ate irekien jardunaldia Nafarroaren Egunagatik
Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek agurra egin die gaur arratsaldean ate irekiko jardunaldiak direla-eta Legebiltzarraren bisita gidatuan parte hartu duen herritarren bigarren taldeari. Nafarroaren 2024ko Egunaren ospakizunen egitarauaren baitan antolatu da bisita.
Unai Hualdek taldeari harrera egin dio eta haiekin izan da Legebiltzarraren egoitzako askotariko aretoetan zehar egin duten ibilbidean. Parlamentuko anetarako erabiltzen diren espazioen artean, Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren aretoa bisitatu dute, non Parlamentua zuzentzen duten organoak biltzen diren, bai eta osoko bilkuren aretoa, erakunde aretoa, lehendakariaren bulegoa eta batzorde aretoa ere.
Ibilbidean zehar lehendakari|ak Parlamentuko organo bakoitzaren askotariko zereginak azaldu dizkie, bai eta Foru Legebiltzarraren funtzionamendua eta antolaketa ere, legeak onesten diren eta Gobernuko kideen kontrola egiten den tokia baita.
Era berean, bisitariek aukera izan dute Nafarroako Parlamentuaren arte bildumaren zati bat ikusteko, sartu diren askotariko aretoetako horma eta espazioetan zehar banatutako obren bitartez.
Bisitek xedetzat dute Parlamentuko erakundea nafar gizarteari hurbil dakiola erraztea, Legebiltzarreko kideek garatzen duten jarduera azaltzeko, Nafarroako herritarren ordezkariak diren aldetik.
Bisita gidatuek ostegunean jarraituko dute, abenduaren 5ean, 16:30ean (euskaraz) 17:30ean eta 18:30ean. Bisita doakoa izanen da eta eskabidea telefono bidez eginen da (948 209 209) 08:00etatik 15:00era.
Iñigo Arista Kolektiboko profesionalek egiten dituzte bisitak, zeregin hori jadanik izan baitute Parlamentuak antolatutako ate irekien egunen beste edizio batzuetan.