Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Urriak 2

Parlamentuko Lehendakaria Juan Carlos Zapico Foruzaingoaren buruarekin bildu da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Juan Carlos Zapicori harrera egin dio gaur, Foruzaingoaren buruari. Manuel Beguiristáin autoritateen babeserako inspektorea ere bilkuran egon da.

 

Juan Carlos Zapicok azaldu duenez, protokolozko bilkura honetan, alde batetik, “eraikinaren segurtasun ikerketa aurkeztu diote Lehendakariari, eta bestetik, Parlamentuan Foruzaingoak eskaintzen duen zerbitzuari buruzko iritziak elkarbanatu dituzte. Gure ikuspegia guztiz teknikoa da eta ongi datorkigu pertzepzio politiko bat ere entzutea”.