Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urtarrilak 25

Parlamentuko lehendakaria Nafarroako Unibertsitateko errektore berriarekin bildu da

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde gaur bere bulegoan bildu da María Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektore berriarekin.

 

Bilera horretan, María Iraburuk lehendakariari esan dio bere asmoa dela jarraipena ematea Nafarroako Unibertsitatearen eta foru erakundeen arteko harremanak arautzen dituzten printzipioei, kasu honetan etapa berri baten esparruan. Berak gogotsu ekin dio, humanismoaren eta gizarte erantzukizunaren ikuspegitik ekarpenak egiten jarraitzeko asmotan.

 

“Gai asko dauzkagu Nafarroako Parlamentuarekin batera lantzeko gizartearen mesedetan. Hogei urte daramatzagu elkarlanean Zuzenbide Parlamentarioko Ikasgela dela medio, sistema politiko eta parlamentarioa sakonago aztertu eta ezagutzeko tresna bat, 2002an sortua, hitzarmen baten bidez. Gai interesgarri asko daude Ikasgelari mamia ematen dioten jardunaldi eta hitzaldietan jorratzeko. Berritutako eta ilusioz betetako lantaldea daukat”.

 

Unai Hualdek, bestalde, errektore berriari baieztatu dio Foru Parlamentuaren asmoa dela 2022an jarraipena ematea Nafarroako Unibertsitatearekin indarrean duen berariazko lankidetzari. “Emaitza ederrak eman dizkigu hala zuzenbidearen arloan nola komunikazioarenean”.

Halaber, lehendakariak errektore berriari jakinarazi dio sakontzen jarraitu nahi duela Nafarroako hiru unibertsitateekin batera hasitako hausnarketan, “Parlamentuarekiko lankidetza komunerako esparru berriak” irekitze aldera.