Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Otsailak 13

Parlamentuko lehendakaria Plena Inclusión Navarra mugimenduko ordezkariekin bildu da

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin die gaur Plena Inclusión Navarra mugimenduko presidente Ángel Goñi jaunari eta Federazioko diruzain eta kdueatzaile Arantxa Garatea eta Sara Culebras andreei.

 

Topaketan zehar, Plena Inclusión Navarra mugimenduko ordezkariek Nafarroako Ordezkarien Plataforma proiektuaren berri eman diote lehendakariari. Proiektu hori “El poder de las personas” izeneko proiektuaren markoaren barne kokatzen da eta elkarteetan desgaitasun intelektual bat duten pertsonekin baterako lidergo errealerantz bidaiatzeko bitarteko bat izan nahi du.

 

Proiektu horren bitartez, azaldu dutenez, desgaitasun intelektuala edota garapenekoa duten pertsonek komunitatean parte hartzea sustatu nahi dute, baita ekintzailetza ere. “Sustatzea beren erakundeetan erabakiak hartzeko orduan parte hartu dezatela. Plena Inclusiónen proiektu konfederatiboa da, federazio guztiak barne hartzen dituena eta autonomia erkidego guztietan garatzen ari dena”.

 

Bidenabar, Ángel Goñik eskerrak eman dizkio legebiltzarreko lehendakariari Parlamentuak desgaitasun intelektuala zein garapenekoa duten pertsonen eta familien alde diharduten erakunde eta entitateei beti ematen dien laguntzagatik.

 

Nafarroan desgaitasun intelektuala zein garapenekoa duten pertsonen eta horien familien alde diharduten elkarte eta erakundeen federazioa da Plena Inclusión Navarra. Horrenbestez, askotariko elkartez eta erakundez dago osatuta, eta horiek kalitatea eta balioak dakartzate desgaitasun intelektuala duten pertsonendako egiten dituzten ekintza eta jardueretan. Honako hauek dira Plena Inclusión Navarraren kide diren erakundeak: Anfas, Bidean, Atena, Fundación Ciganda Ferrer, Futuna, Residencia Javier, APYMA Andrés Muñoz, APYMA Isterria, APG Pilar Gogórcena, AFACU San José, AFACU Valle del Roncál, Brazadas de Superación, AFACU San José.