Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Azaroak 10

Parlamentuko Lehendakariak 2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua jasoko du asteazken honetan

Mahaia eta Eledunen Batzarra testuaren prozedura eta tramitazio egutegia adosteko bilduko dira ondoren

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, 2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua jasoko du asteazken honetan, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren eskutik.

 

Bilkura 12:00etan izanen da areto instituzionalean, eta jarraian, Parlamentuko lehendakariak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak komunikabideen aurrean agerraldia eginen dute Legebiltzarreko atalondoan.

 

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dute 13:30ean proiektuaren prozedura eta izapidetze egutegia adosteko, eta eskumen hau Ekonomia eta Ogasuneko batzordeari dagokio.

 

Proiektua argitaratu ostean, talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek zuzenketak aurkezteko epe bat irekiko da, Erregelamenduak ezartzen duenez.

 

Era berean, Mahaiak eta Bozeramaleen Batzordeak tramitera onartuko dute zenbait zerga eta bestelako zerga neurriak aldatzeko foru lege proiektua.