Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Otsailak 18

Parlamentuko Lehendakariak astearte honetan instituzioa irisgarriago egiteko eman diren aurrerapausoen balorazioa egingo du eragileekin

Irisgarritasunaren esparruan lanean diharduten eragileen ordezkariekin lan gosari bat burutuko du eta ondoren komunikabideen aurrean agerraldia egingo dute

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, lan gosari bat egingo du astearte honetan, hilak 19, irisgarritasunaren esparruan lanean diharduten eragileen ordezkariekin. Topaketaren helburua, Foru Legebiltzarra fisikoki nahiz sentsorialki gertukoagoa eta ulergarriagoa bihurtzeko eman diren aurrerapausoak aztertzea eta baloratzea da.

 

Lehendakariak eta eragileetako ordezkariek komunikabideen aurrean agerraldia egingo dute 10:30etan, Julia Álvarez Resano aretoan.