Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Urriak 24

Parlamentuko lehendakariak asteazken honetan Saharar Ilargi Erdi Gorriko lehendakariari harrera eginen dio

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Buhabeni Yahy Saharar Ilargi Erdi Gorriko presidentearekin bilduko da asteazken honetan, hilak 25. Mohamed Abdalahi Ragani Saharar Herriaren Nafarroako ordezkariordeak eta Eduardo Irigoyen eta Jose Fernandez Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteko kideek ere bileran parte hartuko dute.

 

Bilera 11:00etan izango da, Lehendakaritzaren bulegoan.