Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Azaroak 5

Parlamentuko lehendakariak astelehenean, hilak 8, jasoko du 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua

Mahaiaren eta Eledunen Batzarra bildu eginen dira ondoren, testua, zeinak 4.767 milioi euroko gastua jasotzen baitu, izapidetzeko prozedura eta egutegia ezartzeko

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek astelehenean jasoko du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Elma Sáizen eskutik 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua.

 

Nafarroako Gobernuak taxututako proposamenak 4.767 milioi euroko gastua aurreikusten du heldu den ekitaldirako; hau da, aurreko ekitaldian baino 286 milioi gehiago (+ % 6,3). Horietatik 162 Europako funtsetatik heldu dira.

 

2022rako aurrekontu orokorren proiektua jaso ondoren –12:00etan, erakunde-aretoan–, Mahaia eta Eledunen Batzarra 13:30ean bilduko dira, testua izapidetzeko prozedura eta egutegia adosteko.