Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Martxoak 13
Parlamentuko Lehendakariak bere agenda osoa bertan behera utzi du datozen asteetarako, koronabirusaren krisiak eragindako egoera dela eta
Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren asteleheneko bilkura eta COVID-19 Kontingentzia Planaren esparruan eratutako koordinazio taldearen bilkurak mantenduko dira
Koronabirusaren krisiak eragindako egoeraren aurrean, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak bere agenda osoa bertan behera utzi du datozen asteetarako.
Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkura eginen da astelehenean, hilak 16, eta behar izatekotan, pasa den ostegunean eratutako COVID-19 Kontingentzia Planaren koordinazio taldearen bilkurak mantenduko dira.