Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Urtarrilak 26

Parlamentuko lehendakariak bilera egin du sanferminetako eremu publikoetako berdintasunaren alde jardun duten emakumeen omenezko sariaren antolatzaileekin

Unai Hualdek aitortu du Los de Bronce pSDRk eta Festa-Los de Bronce elkarteak ekarpena Sanferminetan indarkeria matxistaren aurkako kultura sustatzeko egindako ekarpena

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek gaur bere bulego ofizialean hartu ditu Jorge Barrutia, Maria Valdemoro, Edurne Hualde eta Rafa Aguilera, SDR Los de Bronce peñaren eta FESTA-Los de Bronce elkartearen ordezkariak. Entitate horiek sari bat antolatu dute sanferminetako eremu publikoetako berdintasunari buruzko eztabaida herritarren artean sustatzen lagundu duten emakumeen omenez.

 

Bilera horretan Los de Bronce eta FESTA-Los de Bronce elkarteetako arduradunek sanferminetako peña horrek egiten dituen boluntariotza-jardueren nondik norakoak azaldu dituzte, eta Nafarroako Parlamentuari esker ona agertu diote aurtengo sariari emandako babesagatik.

 

FESTA-Los de Bronce saria 2006tik hasita sustatzen du SDR Los de Bronce elkarteak. Helburutzat du emakumeek jasaten dituzten indarkeria guztien kontra eta aisialdian eremu publikoetan jasaten duten bereizkeriaren kontra herritarrak mobilizatzea, jaietan, hain zuzen ere. Horrela ekarpena egiten zaio administrazioek, erakundeek eta beste herritar talde batzuek egiten duten lanari,  sanferminetan indarkeria matxista arbuiatzen duen kultura sortze aldera.

 

2006tik, FESTA-Los de Bronce elkarteak gorazarre eta omenaldiak egin eta sariak eman dizkie sanferminetako peñetako lehenbiziko emakumezko bazkideei, festetan Iruñeko kaleetan jardunez 'kristalezko sabaia' hautsi zuten emakumezko musika joleei, Iruñeko Udaleko lehenbiziko emakumezko zinegotziei eta uztailaren 7ko prozesio batean lehen aldiz aritu ziren emakume dantzarien taldeari.

 

Unai Hualdek adierazi du, bestalde, prest dagoela Legebiltzarrak bide desberdinetatik lan egiten jarraitzeko, ekimen hauekin eta besteekin, guztiak ere bat datozenak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde Nafarroako elkarte-sarearekin lankidetzan aritzeko erakundeak duen konpromiso sendoarekin.