Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 23

Parlamentuko lehendakariak bilera egin du UGTko idazkari nagusi Pepe Álvarezekin

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean Pepe Álvarez UGTko idazkari nagusiari, zeina Jesús Santos sindikatuaren Nafarroako idazkari nagusiak lagun eginda etorri baita.

 

Bileran zehar, Pepe Álvarez eta Unai Hualdek iritzi-truke laburra egin dute gaurkotasunaz dauzkaten ikusmoldeei buruz, Nafarroan duela 50 urte birfundatu izanaren oroimenez UGTk antolaturiko jardunaldiak direla-eta egin den gizalegezko bilera baten testuinguruan.

 

UGTko idazkari nagusia ez zen inoiz izana Nafarroako Parlamentuan, eta, Unai Hualderen adeitasuna eskertzeaz gain, prestasuna agertu du harreman instituzionala aurrerantzean ere bilera gehiagoren bitartez lantzeko.