Parlamentuko lehendakariak Foro Sozialaren ordezkaritza bat hartu du
Motibazio politikoko presoei aplikatutako politikaren Behatokiak egindako txosten monografikoan jasotako ondorioak ezagutu ditu Unai Hualdek
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Foro Sozialaren ordezkaritza bat hartu du gaur bere bulego ofizialean. Ordezkaritza hori Juanje Soriak eta Teresa Todak osatu dute, hau da, motibazio politikoko presoei aplikatutako politikaren Behatokiko arduradunek.
Bileran, Foroko ordezkariek lehendakariari aurkeztu diote motibazio politikoko delituengatik preso dauden pertsonak gizarteratzeko ibilbideek dauzkaten oztopoei buruzko laugarren txosten monografikoa, eta, horri dagokionez, "Auzitegi Nazionalaren jarrera oztopatzailea" azpimarratu dute.
Ildo horretatik, Soriak eta Todak Unai Hualderi jakinarazi diote zein diren Behatokiak garatu nahi dituen ekimenak “korapilo berri hori ezagutzera emateko eta irtenbide bat aurkitzeko beharrezkoak diren adostasunak lortzeko”.
Unai Hualdek, bere aldetik, Parlamentuko talde parlamentarioei txostena helarazteko konpromisoa hartu du, bai eta Parlamentuko Herritarrekiko Harremanetarako Batzordean Foro Sozialaren aldeko lan-saio bat egiteko eskaera egiteko ere, azterlan horren ondorioak helarazteko.
Foro Soziala gizarte plataforma bat da, honako helburu hau duena: “Bizikidetza demokratikoa eraikitzea, zeinak, biktimen arteko topaketa- eta aitortza-dinamikak sortuz, memoria kritiko inklusibo bat eratzeko aukera emanen duen, herrialdeko gehiengo sozial eta politikoarekin bat etorriko dena”.