Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Otsailak 17
Parlamentuko lehendakariak Gazako Su-etenaren aldeko Nafarroako Ekimen Sanitarioaren ordezkariak hartuko ditu asteartean
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek NASAF-Nafarroako Ekimen Sanitarioaren ordezkariak hartuko ditu asteartean, hilak 18. Aipatu ekimena gure autonomia-erkidegoko osasun arloko profesionalez osatuta dago, eta Gazan berehalako su-eten iraunkorra dekreta dadin eskatzen du.
Bilera 17:00etan izanen da, lehendakariaren bulegoan.