Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Ekainak 18
Parlamentuko Lehendakariak 'Ikusgarritasun Pedalkadak' proiektuaren ordezkaritza bat hartuko du asteazken honetan
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egingo die asteazken honetan, hilak 19, Ikusgarritasun Pedalkadak proiektuaren arduradunei. Besarkada Elkartearen eta Nafarroako Itsuentzako Kirol Klubaren ekimena da, suizidioari buruzko tabuak ezabatu, ikusgarritasuna eman eta senideei babesa emateko helburua duena.
Bilera 10:00etan izango da, Lehendakariaren bulegoan.