Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Martxoak 9

Parlamentuko lehendakariak Javier Enériz Arartekoari harrera egin dio

Enerizek bere esker ona adierazi dio lehendakariari, 15 urteko jardunean zehar Legegileak helarazitako afektu eta konfiantza guztiagatik.

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Foru Komunitateko Arartekoa, Javier Eneriz, hartu du gaur bere bulego ofizialean, zeinak, 15 urtez jardun ondoren, kargua utziko duen ostegun honetan, bere ordezkoa hautatzeko bozketa aurreikusita dagoen egunean. Aurkeztutako hautagai bakarra Patxi Vera da, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek proposatutakoa. A priori, osoko bilkurak izendatzeko behar diren 30 botoak ditu.

 

Bilkuran Javier Enérizek bere “esker ona eta estimua” adierazi dizkio lehendakariari, “urte hauetan guztietan Parlamentuak, eta bereziki azken legegintzaldi honetan, helarazitako maitasun eta konfiantza guztiagatik”.

 

Enerizek “tristura logikoa” helarazi du agurragatik, baina “harro” agertu da urte hauetan guztietan Nafarroa ordezkatzeko aukera izateagatik eta bere eskubideen egikaritzan nafar guztiak defendatzeagatik.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Javier Enerizi Foru Parlamentuaren izenean, Ararteko gisa erakutsi duen langiletasunagatik eta aurrera eraman duen zeregin saiatuagatik, are legez zegokion kargualdiaz haragokoa. Halaber eskertu dio denbora honetan guztian herritarren kexak bideratuz, txosten bereziak proposatuz eta legegintza-lana bera ere hobetzeko proposamenak eginez mamitu duen jarduna.  Esker on horren erakusgarri, orain arte Ararteko izandakoari antzinako Nafarroako Gorteetako hautetsontzien erreplika bat oparitu dio. 

 

Javier Eneriz Arartekoa, 2007ko martxoaren 15ean hautatu zuten gehiengo osoz, 2001ean izendatutako María Jesús Aranda ordezkatuz, eta 2013ko martxoaren 22tik bitarteko bitarteko egoeran dago.