Parlamentuko Lehendakariak ostiral honetan jasoko du 2020. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua
Mahaia eta Eledunen Batzarra eguerdian bilduko dira testuaren prozedura eta tramitazio egutegia adosteko, eta 4.557 milioiko gastua aurreikusten da
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, bihar jasoko du bere bulego ofizialean 2020. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua Elma Saiz Ogasun eta Ekonomia Kontseilariaren eskutik.
Nafarroako Gobernuak landutako proposamenak 4.557 milioi euroko gastua aurreikusten du datorren ekitaldirako, aurrekoa baino 223,2 milioi gehiago (+ %5,7).
Lehendakaritzaren bulegoan izango da ekitaldia 12:30etan.
Jarraian, Mahaia eta Eledunen Batzarra bilduko da (13:00) proiektuaren prozedura eta tramitazio egutegia adosteko, eta honen eskumena Ekonomia eta Ogasun Batzordeari dagokio. Jarraian, Unai Hualdek agerraldia egien du lehenengo solairuko prentsa aretoan. Talde parlamentarioetako eledunek ez dute prentsa aurrean baloraziorik ere egingo.
Proiektua argitaratu ondoren, Parlamentu Taldeek zuzenketak aurkezteko epea irekiko da, Araudiak ezartzen duenari jarraiki.