Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Otsailak 9
Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako 2021-2030 Nafarroako Itunaren inguruko lan jardunaldia eginen da ostiral honetan Parlamentuan
Nafarroako Parlamentuak Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako 2021-2030 Nafarroako Itunari buruzko lan jardunaldia hartuko du ostiral honetan (10:00, Erabilera Anitzeko Aretoa). Bertan itunaren betetze maila ebaluatzeko jarraipen batzordea eratuko da.
Halaber, 10:30ean lantalde bat eratuko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere gain hartutako ikerketa-prozesuak 2021-2030 aldirako Pobreziareeta Desberdinkeriaren aurkako Ituna betetzeko erantzukizuna duten alderdi guztien ekarpenak jaso ditzan. Eratze-saio horretan, NUPek informazioa emango du itunaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko erabili beharreko metodologiaz eta lan-egitarauaz.
Jardunaldia publikoari irekia izanen da, eta streaming bidez ikusi ahal izango da.