Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Otsailak 10

Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako 2021-2030 Nafarroako Itunaren inguruko lan jardunaldia egin dute Parlamentuan

Ganberaren eta Gizarte Erakundeen Plataformaren arteko hitzarmenean jasotako neurrien eta ekintzen garapena ebaluatzeko lantaldea eratu da

Nafarroako Parlamentuak eta Gizarte Erakundeen Plataformak gizarte kohesioa hobetzeko lortutako akordioa gauzatzen duen 2021-2030 aldirako Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunean jasotako neurriak eta ekintzak garatzeko lantalde bat eratu da gaur Ganberaren egoitzan. Hala jaso zen 2021eko otsailaren 21ean 2007ko itunaren eguneratzea sinatu zenean, 2030 Agendan jasotako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren hitzarmenean.

 

Lantaldea Foru Legebiltzarreko sei ordezkarik (talde edo elkarte parlamentario bakoitzeko bat), NUPeko bostek, Gizarte Erakundeen Plataformako lauk eta Nafarroako Gobernuko ordezkari batek osatzen dute.

 

Zehazki, honako hauek osatzen dute lantaldea: Jorge Esparza, Nuria Medina, Isabel Aranburu, Patricia Perales, Ainhoa Aznárez, Marisa de Simón (Nafarroako Parlamentua), Begoña Pérez, Roldan Jimeno, Ferdaous Zouaghi, Francisco Javier López, Inazio Irigoien (NUP) María Jesús Huici, Carmen Burgui, Javier Liras, Jon Echeverría (PES) eta Andrés Carbonero (Nafarroako Gobernua).

 

Jendaurreko eratze-saioan, Parlamentuko lehendakari Unai Hualde pozik agertu da ituna betetzeko eta garatzeko inplikatutako alde guztiek erakutsi duten “konpromisoarekin”. “Garrantzitsua da legegintzaldia amaitu aurretik lana aurreratzea. NUPek bere gain hartu du ikerketa prozesua, eta gaur ekarpenak bildu eta egutegia finkatuko da”.

 

Begoña Pérez, Unibertsitate Proiekzio, Kultura eta Dibulgazioko errektoreordea, pozik agertu da NUPek prozesu honetan parte hartzeagatik, erakundearen “ezaugarri den portaera sozialki arduratsuarekin bat egiten baitu. Tresna metodologiko bat diseinatu dugu, plan estrategiko bat diseinatzeko aukera emango diguna, betetze- eta inpaktu-adierazleekin. Oraingoz, 17 helburu identifikatu dira”.

 

Aldez aurretik, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako 2021-30 Nafarroako Itunaren Jarraipen Batzordea ere eratu da, itunaren betetze-maila ebaluatzeaz arduratzen de organoa. Horretarako, sei hilean behin bilduko da.

 

Itunaren Jarraipen Batzordea honako hauek osatzen dute: Unai Hualde, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Nafarroako Parlamentua), June San Millán, Javier Liras (REAS) María Jesús Huici, Javier Abad (Nafarroako GKEen koordinatzailea), María Luz Escudero, Carmen Burgui (CERMIN), Begoña Pérez eta Roldán Jimeno (NUP).

 

Gizarte Entitateen Plataforma (PES) honako hauek osatzen dute: Desgaitasuna duten Pertsonak ordezkatzen dituzten Entitateen Nafarroako Batzordea (CERMIN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea (REAS), Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea (CONGDN) eta Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sarea.