Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Martxoak 2

Sagasetako Kontzejuaren herri-lurretako 54.002,93 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duen Foru Legea

Osoko Bilkuran onetsi da. 2023ko martxoaren 2an

Parlamentuaren osoko bilkurak Sagasetako Kontzejuaren herri-lurretako 54.002,93 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duen Foru Legea onetsi du aho batez

 

Eguesibarko herri-lurretako 9. poligonoko 209., 210. eta 226. lurzatien desafektazioaren eta ondorengo trukearen helburua da lursail partikularrak eskuratzea Izpikudi mendiko larreak bateratzeko eta aprobetxamendu hobea egiteko.

 

Zehazki, legeak Sagasetako Kontzejuari baimena ematen dio Eguesibarko katastroko 9. poligonoko 214. lurzatian dauden 218.168,77 metro koadrorekin trukatzeko, larreak eta haien aprobetxamendua bateratzeko 9. poligonoko 212. herri-lurzatiarekin batera.

 

Trukea egiteko itunen klausula batek xedatzen du lurrak herri ondarera itzuliko direla baldin eta desafektazioa bultzatu zuten xedeak edo desafektazioaren baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira, eta horrez gain, 24.707,25 euroko zenbatekoa emango zaie partikularrei, trukatu beharreko lurzatien alde ekonomikoa “konpentsatzeko”.

 

Lurzati txikiaren definizioan ezarritako mugak gainditzean, Sagasetako Kontzejuak eskatutako azaleraren desafektazioa Foru Lege bidez onartu behar da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.5 artikuluan ezartzen den bezala.

 

  •