Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 30

Saharak Nafarroan duen ordezkaritzak eskerrak eman dizkio Parlamentuko taldeartekoari

Bakea eta Askatasuna Saharan parlamentuko taldeartekoak bilera egin du gaur Mohamed Gailani Saharak Nafarroan duen ordezkariordearekin. Azken honek eskerrak eman dizkio taldeartekoari, Foru Parlamentuak Mendebaldeko Sahararen auzian nazioarteko legezkotasuna defendatzeko hartutako konpromiso irmoagatik.

 

"Gure esker ona adierazi nahi dugu Nafarroako Saharako ordezkaritzaren izenean, bai taldeartekoa osatzeagatik bai eta gure herriaren bidezko borroka babesteagatik ere. Itxaropen izpi bat da, bakerako eta elkartasunerako bidea argitzen duena. Espero dezagun lankidetzak jarraitzea eta horren bidez mundu bidezkoago eta baketsuago baterantz aurrerapausoak ematea ", adierazi du Galianik.

 

Carlos Guzmánek (Contigo-Zurekin) koordinatzen duen taldeartekoa osatzen dute  Pedro Gonzálezek (UPN), Ibai Crespok (PSN), Irati Jimenezek (EH Bildu), Isabel Aranburuk (Geroa Bai), Irene Royok (PPN) eta Maite Nostik (Vox)