Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 29

Saharako kanpamentuetara materiala daraman kamioia agurtzeko ANARASDek antolatutako ekitaldian parte hartu du taldeartekoak

Nafarroako hainbat udalek eta Foru Gobernuak finantzatutako lankidetza-proiektuetako materialak Saharara daramatzan kamioia agurtzeko ANARASDek antolatutako ekitaldian parte hartu du gaur Nafarroako Parlamentuko Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak.

 

Pandemiaren eragina gorabehera (besteak beste, urtebete atzeratu baitu kamioiaren irteera), taldeartekoak lanean jarraitzeko borondatea berretsi du, Saharako ordezkaritzarekin eta ANARASDekin batera, auzia ikusarazteko.

 

Era berean, taldeartekoak adierazi du prest dagoela "urratsak ematen jarraitzeko, saharar herriak, azkenean, irtenbide duin bat lortu dezan. Gatazka duela 45 urte hasi zen eta oso baldintza txarretan dirau. Azken finean, saharar herriaren askatasunerako lanean jarraituko dugu".

 

Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoa osatzen duten parlamentariak dira Carlos Mena (PSN) koordinatzailea, Isabel Aramburu (Geroa Bai), koordinatzaile-ordea, Javier García (Navarra Suma), Patricia Perales (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos Ahal Dugu), eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

Taldeartekoaren helburua da saharar herriaren egoera ikustarazteko eta gatazkaren konponbidean aurrera egiteko ekintzak sustatzea.