Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Irailak 19

Saltoki handietarako zerga bat sortzeari buruzko 23/2001 Foru Legea aldatzea onetsi dute

Zertarako eta bermatu ahal izateko zuzeneko modu eraginkorrez lotzen direla zerga horren bidez bildutakoa eta hura erabiltzea merkataritza txikia mantendu eta garatu nahi duten programak burutzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Saltoki handietarako zerga bat sortzeari buruzko 23/2001 Foru Legeko 3. artikulua aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur.

 

Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatutako legearen xedea da “bermatu ahal izatea zuzeneko modu eraginkorrez lotzen direla zerga horren bidez bildutakoa eta hura erabiltzea gure herritako merkataritza txikia mantendu eta garatu nahi duten programak burutzeko, bereziki merkataritza txikiak jaso baitu krisiaren kolpea, eta zuzenean eragiten baitio saltoki handien ugaltzeak”.

 

Horrela bada, azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legearen 3. artikulua aldatzen da “ingurumena eta azpiegitura sareak hobetuz” aipamena kenduz. Honela idatzita geratzen da:

“Zerga honen bidez lorturiko diru-sarrerak lotuak egonen dira hiriguneetako lehengoratzea eta hirugarren sektoreko jarduerak sustatzea xedetzat duten jarduketa-programen prestaketa eta exekuzioa ordaintzera”.

 

Atxiki gabekoek hala eskatuta xedapen iragankor bat txertatu da UPNren eta PPNren kontrako botoak bakarrik jaso dituen in voce zuzenketa baten bidez. Bertan xedatzen denaren arabera, gobernuari hiru hilabeteko epea ematen zaio zergak txikizkako, merkataritzan, balio anitzeko merkataritzan edo merkataritza espezializatuan aritzen diren saltoki indibidual edo kolektiboak ukituko dituela ziurtatuko duen erreforma bat aurkezteko, beti ere baldin eta saltokiok produktuak eta zerbitzuak saltzeko eta agertzeko azalera erabilgarri jakin bat badute; hain zuzen, Iruñean eta Iruñerrian eta 12.000 biztanle baino gehiagoko udaletan badaude 2.500 metro karratu baino gehiago, eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako udaletan badaude 1.500 metro karratu.

 

Zehaztapen horrekin Nafarroako Merkataritza arautzen duen Foru Legea aldatzeagatik 2010ean sortutako “interpretazio arazoa” konpondu nahi da. Izan ere, zerga hori aplikatzetik kanpo utzi zituen Iruñerriatik kanpo kokatutako 1.500 eta 2.500 metro karratu bitarteko saltoki handiak. Badirudi irakurketa horrek aipatu zergak 200 ingurutik 16ra murriztu zuela ukitutako enpresa kopurua.

 

Foru legea Aznar lehendakaria zuen gobernuak errekurritu zuen, eta ondorioz hamar urte baino beranduago aplikatu da. NPAOn argitaratzen denean edo onetsi eta hamabost eguneko epean indarra hartuko du.

Zergak azalera eta saltoki handien gaitasun ekonomikoa zergapetzen du, “bizitza kolektiboan eragiten duten kostu ekonomiko eta sozialak haien gain ez hartzegatik, kanpo-efektu negatiboak” sortzen baitituzte, “batez ere hiriguneetako egituran eta jardueretan, lurraldearen antolakuntzan, ingurumenean eta azpiegituretan”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2013-06-24koa)