Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Abenduak 11

Santiago Abascal Vox alderdiko buruaren adierazpen batzuk gaitzesteko erabakia bertan behera geratu da

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Vox alderdiko buruaren hitzak arbuiatu eta gaitzesten baititu, demokraziaren aurkakotzat eta gorroto-mezutzat jotzen ditu eta. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute, eta Voxek aurka.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak Vox alderdiko buruaren hitzak arbuiatu eta gaitzesten ditu, demokraziaren aurkakotzat eta gorroto-mezutzat jotzen baititu.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak dei egiten du iraina eta deskalifikazioa erakundeetatik kanporatzeko, bizikidetza sustatzeko eta demokratikoki aukeratutako gobernuen zilegitasuna errespetatzeko.