Sexu-askatasunaren eta intimitatearen aurkako delituak borrokatzera Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 28an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat taxutu dezan sexu-askatasunaren eta intimitatearen aurka gure erkidegoan egindako delituak direla-eta. Txostena Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko da, eta bertan egoeraren analisi deskribatzaile bat, biktimen, erasotzaileen nahiz delitua egiten den lekuen profila eta abar jasoko dira.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da prebentziorako eta sexu-erasoen biktimak artatzeko foru estrategia bat plantea dezan, azterlan hori nahiz 14/2015 Foru Legeko ekintza planaren ebaluazioa oinarri.
3.- Gobernuari eskatzen zaio udalei nahiz toki entitateei lagun diezaien gune arriskutsuei buruzko udal mapak egiten, eta, mapa horren arabera, segurtasuna areagotzeko egin beharreko ekintzak egin ditzaten.
4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gogoan har dezan genero indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko taldeetan indarkeriaren arloko adituak sar¬tzeko aukera, 14/2015 Foru Legean jasotzen den gisa.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. eta 2. puntuak Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi dira.
3. eta 4. puntuak aho batez onetsi dira .