Sodenari Dynamobel, SA finantzatzeko baimena ematen dion foru legea
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 23an
Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak Sodenari Dynamobel, SA finantzatzeko baimena ematen dion foru legea onetsi du gaur. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute eta UPN, PPN eta Vox abstenitu egin dira.
Operazio horiek honela gauzatuko dira: bi milioi euroko ekarpena eginen zaio haren kapital sozialari, eta bi milioi eurorainoko abala emanen zaio enpresari. Legean esaten denez, babes ekonomikoa emanen zaio “enpresa horrek Azkoien inguruan duen eragin sozioekonomikoa oso handia” delako eta, hortaz, egokia delako “berariazko baimena ematea” enpresa finantzatzeko.
Eskari honen babesleku dira Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko Foru Legea eta Nafarroako Gobernuaren 2024ko otsailaren 21eko Erabakia, zeinaren bidez Sodenari baimena ematen baitzaio 2024an abalak emateko, 20.000.000 eurokoak gehienez, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Sodena (Nafarroaren Garapen Sozietatea) Nafarroako Gobernuaren laguntza finantzariorako tresna da, balio erantsia duten enpresa proiektuak Nafarroako Foru Komunitatera erakartzeko eta garatzeko, eta, horretaz gain, espezializazio adimentsuaren estrategian ere laguntzen du.
Sodena sozietate mugatua, bazkide bakarrekoa: Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa.
Irakurketa bakarreko prozeduraren bidez izapidetu ondoren, foru-legeak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
• Foru lege proiektua (69. NPAO, 2024-05-14koa) argitaratua