Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 4

Soldata-arrakalak areagoturiko gizarte-desparekotasunaren analisiari eta egoerari aurre egiteko neurriei buruzko Osoko Bilkura monografiko bat eginen du Parlamentuak apirilaren 8an

Bozeramaileek 20 minutuko txanda izango dute eta hiru ebazpen-proposamen aurkezteko aukera izango dute. Gobernuak, berriz, txanda bakarra izango du bere iritzia emateko

Geroa Bai talde parlamentarioak eskatuta, Soldata-arrakalak areagoturiko gizarte-desparekotasun gero eta handiagoaren analisiari, egoerari eta hari aurre egiteko neurriei buruzko Osoko Bilkura monografikoa apirilaren 8an ospatuko da (09:15).

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsitako arauei jarraikiz, talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen eledunek txanda bakarra izanen dute, eserleku gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenekin bukatzeko. 20 minutu izango dituzte beren jarrera azaltzeko, ebazpen-proposamenak defendatzeko eta gainerako taldeek aurkeztutakoei buruzko iritzia emateko.

 

Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.

 

Eztabaida bukatuta, erabaki proposamenak bozkatuko dira.

 

Mahaiari erabaki proposamenak aurkezteko epea aurreko egunean 12:00etan amaituko da. Talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak gehienez ere hiru proposamen aurkeztu ahalko ditu. Eztabaidan zehar in voce zuzenketak aurkezteko aukera izanen da, baldin eta haien xedea errakuntza edo akats teknikoak, terminologiakoak edo gramatikakoak zuzentzea baldin bada.