Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Irailak 29

Taldeartekoa saharar herriko ordezkaritza gazte batekin bildu da

Bakea eta Askatasuna Saharan taldearteko parlamentarioa Mohamed Salem eta Yakuta Almojtar, Saguía al Hamra eta Río de Oro (UJSario) Gazteen Batasuneko idazkari nagusi eta koordinatzailearekin bildu da gaur Ganberaren egoitzan. Saharar gazteek pairatzen duten egoera partekatu dute, urtebeteko gerraren ostean larriagotu dena, baina nolanahi ere, demokraziaren esparruan “bidezko konponbide baten bila aktiboki parte hartzea” erabaki dutela adierazi dute.

 

Saharako herriaren ordezkaritza gazteak, Saharak Nafarroan duen ordezkari Lehebib Breikarekin batera, eskerrak eman dizkio Nafarroako Parlamentuari, erreferendum libre baten bidez askatasunerako eta autodeterminaziorako eskubidea babesteko beti erakutsi duen konpromisoagatik. Adierazi dutenez, “Nafarroak eta bere erakundeek Mendebaldeko Saharan demokraziaren eta bakearen alde lan egiten jarraituko dutela espero” dute.

 

UJSario taldea Estatu osoan zehar egiten ari den biraren parte izan da gaurko bilkura eta bertan parte hartu dute Isabel Aranburu taldearteko koordinatzaileak, Carlos Menak, Patricia Peralesek eta Marisa de Simonek.