Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Urriak 24

Terrorismoaren biktimei laguntzeko legearen laugarren xedapen gehigarria indargabetzen duen foru lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi dute

Bildu-k eta Aralar-Nabaik zalantzan jartzen dute terrorismoaren kontra egiteko programa zabaltzen ez duten bigarren hezkuntzako ikastetxeei juridikoki diru-laguntzak ken dakizkiekeen

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren kontra emandako botoekin eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren alde emandako botoekin, Terrorismoaren biktimei laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarria indargabetzen duen foru lege proposamena bazter utzi du gaur.

9/2010 legearen laugarren xedapen gehigarriak ohartarazten du ezen bigarren hezkuntzako ikastetxeek “diru-laguntzak” gal ditzaketela Nafarroako administrazioaren “finantzazioa” jasotzen badute eta sailak “terrorismoaren aurrean bizikidetza baketsua eta demokratikoaren balioak jasotzeko eta islatzeko” helburuarekin taxututako hezkuntza programa zabaltzeari uko egiten badiote.

 

Bildu eta Aralar-Nabai parlamentu-taldeek aurkeztu duten foru lege proposamenak arrazoi juridikoak ematen ditu aipatu xedapena bertan behera utz dadin eskatzeko, izan ere, haien aburuz, xedapena haien ustez “zaharkitua” dagoen prozedura zigortzaileari dagokionean ere “ez dago zuzenbidera egokitua”.

 

Haien ustez “praktikan” ezinezkoa da horri buruzko administrazio-espediente bat egitea “beharrezkoak diren berme juridikoekin” eta ‘finantzazioa’ eta ‘diru-laguntza’ kontzeptuak termino analogo gisa erabiltzen dira, eta, horrenbestez, ikastetxe pribatuak aipatzen ez dituen (aipatu egiten da 17.2. artikuluan, non “publiko eta itunduez” hitz egiten den) eta Nafarroako Kontseiluak xedaturikora egokitzen ez den aginduaren edukia indargabetzen da.

 

Horri dagokionez, aipatu aholkularitza organoaren txosten juridiko bat aipatzen da eta adierazten da administrazioak araututako irakaskuntzari egiten dizkion ekarpenak, publikoa edo itundua izan, “ez” direla “diru-laguntzak”, “betebehar eta eskubide” baizik.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 90. zk., 2013-08-26koa)