Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Urtarrilak 17

Unai Hualde Eusko Ikaskuntzako ordezkariekin bildu da

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Eusko Ikaskuntzako ordezkaritza batekin bildu da gaur, Isabel Elizondo, Arrate Arin eta Imanol Esnaolarekin, hain zuzen.

Bilkuran, Eusko Ikaskuntzako kideek Nafarroako lurralde kohesio eta orekaren inguruan egin duten azterketaren ondorio nagusiak helarazi dizkiote Lehendakariari. Era berean, ikertzaileek Parlamentuaren lankidetza eskatu dute gai honetan gizarte zibilaren ikuspegitik “sakontzen” jarraitzeko.

Unai Hualdek Eusko Ikaskuntzak ospatu berri duen mendeurrenagatik zoriondu egin ditu, izan ere, 2018ko azaroaren 24an Oñatik ospatutako ekitaldi nagusian parte hartu baitzuen. Egun erakunde akademikoak bizi duen momentua eta aurre egin beharreko erronkak errepasatu dituzte.

Eusko Ikaskuntza izaera pribatuko Erakunde zientifiko-kultural bat da, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa.