Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Azaroak 28

Unai Hualde Ganberaren ordezkaritzaren buru izan da Senatuan Lorafnaren 40. urteurrena ospatzeko egin den ekitaldian

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren aldarrikapenaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egin da gaur Senatuko bilkura-areto zaharrean, eta Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ganberaren ordezkaritzaren buru izan da.

 

Ander Gil Senatuko lehendakariak Unai Hualde eta María Chiviteri harrera egin die Goi Ganberako liburutegian eta, ondoren, bilkura-areto zaharrera sartu dira, ekitaldi instituzionala egin den lekura.

 

Nafarroako Gobernuko eta Senatuko lehendakarien hitzaldiek osatu dute ekitaldia, eta ondoren, Nafarroako ordezkaritza laranjondoen patiora joan da eta bertan aperitibo bat zerbitzatu da.

 

Lehendakariaz gain, Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa joan dira Inma Jurío lehen lehendakariordea, eta Yolanda Ibáñez bigarren lehendakariordea.

 

Javier García, Alberto Bonilla (Navarra Suma), Ramón Alzórriz, Ainhoa Unzu, Nuria Medina, Javier Lecumberri, Jorge Aguirre, Carlos Mena, Arantza Biurrun, Virginia Magdaleno (PSN), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) parlamentariak ere bertan izan dira.

 

Ekitaldiko bideorako esteka:

28112022_Acto_LORAFNA.mp4