Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Urtarrilak 28

Unai Hualde Gasteizen izan da Naizen adingabe transexualen familien elkartearen sari-banaketan

Nafarroako Parlamentuak 'Tránsitos' liburuaren 200 ale erosi zituen, Naizen elkartearen gurasoen bizipenak biltzen dituen liburua, alegia, liburutegien sare publikoan banatzeko asmotan

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Gasteizen izan da gaur Naizen Sarien banaketan. Adin txikiko transexualen familien elkarteak antolatzen dituen sarien multzoa da, hainbat arlotan haur eta gazteen transexualitatearen alde egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak balioesteko.

 

Hauek izan dira sarituak: José Luis Quintas, Euskal Osasun sailburuordea, Aitzole Araneta, sexologoa, eta Ekai Lersundiren gurasoak, trans gaztea, ekintzailea eta LGTBI+ mugimenduaren erreferentea, hormona-tratamenduaren zain zegoela bere buruaz beste egin zuena.

 

Ikusten gaituzuela ikusi nahi dugu/Ikusiko gaituzuela ikusi nahi dugu izenburupean, Naizen osatzen duten 250 familietako anitz izan dira ekitaldian, bai eta azken urteotan elkartearekin batera aritu diren erakundeetako eta beste elkarte, profesional eta aktibista batzuetako ordezkariak ere.

 

Ekitaldian, Ipuinetan ez bezala abestiaren eta bideokliparen aurkezpena ere egin da, Aingeru Mayor, Ekaitz Goikoetxea eta Xabier Crehuet autoreen eskutik. Izan ere, Tránsitos liburuan Naizen-en gurasoek kontatutako bizipenak izan zituzten oinarri, gurasoen kontakizunen bidez haurren transexualitatea ulertzeko.

 

2020ko irailaren 30eanTránsitos liburuaren aurkezpena egin zen Nafarroako Parla mentuan. Erakundeak 200 ale erosi zituen liburutegien sare publikoan banatzeko. Unai Hualdek adierazitakoaren arabera, "berdintasunean oinarritutako hezkuntzaren eta gizartearen aldeko apustu irmoan" kokatzen da iniziatiba hori.