Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Abuztuak 9
Unai Hualde Maria Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariarekin bildu da
Topaketa Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin hasitako bilera errondaren baitan gauzatu da
María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, gaur goizean Nafarroako Parlamentuko lehendakari den Unai Hualderi harrera egin dio Nafarroako Jauregiko bere bulegoan. Topaketa Chivitek Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin hasitako bileren errondaren baitan gauzatu da.
Bi erakundetako ordezkariek gaurkotasun politikoa aztertzeko aukera izan dute eta Gobernuaren eta Legebiltzarraren arteko elkarlan harremanaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, aurreko legegintzaldian Gobernuaren kontrol sakon eta eraginkorrarekin frogatu zen bezala.