Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Urriak 20

Unai Hualde Nafarroako Gobernuak ETAren indarkeria terroristaren amaieraren X. urteurrena dela eta antolatu duen ekitaldian izan da

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian, eta lore eskaintzaren ondoren adierazpen instituzionala irakurri dute

ETAren indarkeria terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta Nafarroako Gobernuak antolatu duen ekitaldian parte hartu du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek.

 

Baluarte plazan egin da ospakizuna (terrorismoaren biktimentzako momumentuaren ondoan) eta PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeetako ordezkariak, Gobernuko kideak eta Komunitateko agintari nagusiak izan dira bertan.

 

Ekitaldiaren hasieran, Nafarroako Gobernuak onetsitako Adierazpen Instituzionala irakurri dute María Chivite Gobernuko Lehendakariak, eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako Kointselariak (euskara).

 

Nafarroako Gobernuak ETAren indarkeria terroristaren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta onetsitako Adierazpen Instituzionalak hala dio:

 

1. Adieraztea ETAk hainbat hamarkadatan egindako indarkeria terrorista bidegabea eta ez-legitimoa izateaz gain, giza eskubideak urratu zituela eta demokraziaren eta bizikidetzaren aurkako mehatxua izan zela.

 

2. Jakitera ematea aintzat hartzen ditugula duela hamarkada batetik ezker abertzaleak bide onetik emandako urratsak. Azken aste honetan emandakoa barne, onartu denean ETAren biktimei eraginiko mina eta sufrimendua ez ziratekeela inoiz gertatu behar izan. Derrigorrezkoa da indarkeria erabili zutenek edota hari gizarte eta politika estaldura eman zioten haiek hausnarketa etiko integral bat egitea.

 

3. Jarraitzea ETAko biktimei babesa eta arreta ematen, haiekin hala nola ordezkatzen dituzten elkarte eta entitateekin lanean, egia, justizia, ordaina eta ez errepikatzea bermatze aldera, haien eskubideen aldeko politika publikoetan.

 

4. Errefusatzea terrorismoaren biktimen eta bere familien duintasuna eta oroitzapena kaltetzen duen nolanahiko ekintza.

 

5. Sustatzea iraganarekiko oroitzapen plural eta kritiko bat, ETAko biktimei eraginiko kalte bidegabearen onarpena zutabe nagusitzat duena.

 

6. Garatzea bizikidetzarako estrategia integral bat, indarkeria terrorista gaitzesten duena, balio demokratikoekin konpromisoa finkatzen duena, elkar errespetatuz, hizketa eta Giza Eskubideekiko adeitasuna lagun.

 

7. Sustatzea belaunaldi berrien ezagutza terrorismoak eragin lezakeen inpaktuaren inguruan, biktimenganako enpatia bultzatuz, Bakerako eta Bizikidetzarako Memoriadun Ikastetxeen Sarea edo Eskutik programa direla medio, egitasmoa izanik geletan presente egotea terrorismoaren biktima izan diren hezitzaileak eta Nafarroako hezkuntza curriculoan txertatutako terrorismoaren historiaren unitate didaktikoak".

 

Amaitzeko, terrorismoaren biktimentzako monumentuaren aurrean lore-eskaintza egin dute, zeinetan Unai Hualde, María Chivite eta gainerako kargu publiko eta agintarien ondotik, hala nahi izan duten pertsona guztiek parte hartu baitute.

 

Ekitaldira bertaratutakoen artean, Mahaiko kide diren Inma Jurío lehen lehendakariordea eta Maiorga Ramírez bigarren idazkariaz gain, egon dira: Ramón Alzórriz, Javier Lecumberri, Jorge Aguirre, Ainhoa Unzu, Carlos Mena (PSN), Pablo Azcona, Mikel Asiain, Jabi ArakamaAna Ansa, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Mikel BuilAinhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).