Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Urriak 11

Unai Hualde Nafarroako Kontseiluko Lehendakariarekin bildu da

Topaketa Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin egiten ari den bilera errondaren baitan gauzatu da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Nafarroako Kontseiluko Lehendakariarekin bildu da, Alfredo Irujorekin. Nafarroako Foru Erkidegoaren organo aholku-emaile gorena da Kontseilua eta bere helburua Nafarroako Gobernuak legeak betetzen dituela bermatzea da.

 

Hualde, ekainean berriz ere Legebiltzarreko lehendakari hautatua izan ostean, Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin egiten ari den bileren errondaren baitan gauzatu da gaurko topaketa.

 

Nafarroako Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaile gorena da, ordenamendu juridikoa gordetzen dela begiratzearen arduraduna. Zenbait kasutan Nafarroako Kontseiluaren aholkua nahitaez eskatu beharko da, eta dagokion autoritateak irizpenerako eskabidea egiten duenean ere, kontseiluak aholkua eman beharko du.

 

Kontseilua bost kidek osatuko dute, zortzi urtez izendatuko dira eta ezin izanen dira berriz hautatuak izan. Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurari dagokio kontseiluko kideak hautatzea, gehiengo osoz, eta honakoek proposatu ahalko dituzte postu hutsak betetzeko izangaiak: Parlamentu-talde batek edo batzuek, Nafarroako abokatu-elkargoek edo, kasua bada, Nafarroako Abokatu Elkargoen Kontseiluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak.

 

Irujo 2016ko uztailaren 21ean jabetu zen karguaz, urte hartako ekainaren 2an onetsitako Foru Legeari jarraiki, organo honen “funtzionamendua, neutraltasun politikoa, inpartzialtasuna eta kualifikazio teknikoa hobetzeko” helburuarekin.