Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Irailak 24

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria urte judizialaren irekieran egon da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Justizia Auzitegian izan da gaur urte judizialari hasiera emateko ekitaldian. Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko Lehendakaria, Joaquín Galve eta Nafarroako Fiskal Nagusia, José Antonio Sánchez izan dira ekitaldia gidatu dutenak.

 

María Chivite, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria buru izan duen ekitaldian, Joaquín Galvek, Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko Lehendakariak, adierazi du Nafarroako Justizia parametroak altuenetakoak direla CGPJ ikerketaren adierazletan. Hori horrela, Nafarroako epaitegiek eta auzitegiek pilaketa eta ebazteke dauden gaien indize baxuenak dituzte, eta bigarren ebazpen-tasa onena.

 

"Zenbaki bikainak dira, kontuan izanik 100.000 biztanleko 10,6 epaile daudela Nafarroan, batez besteko nazionala 11,9 den bitartean", berretsi du Galvek.

 

José Antonio Sánchez Nafarroako Fiskal Nagusiak adierazi duenez, “2020an erregistratutako prozeduren kopurua % 11,5 murriztu da. Guztira, 2019an baino 3.546 gutxiago, "pandemiari lotutako murrizketak direla eta, zentzua du".