Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 10

Unai Hualde Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren harira Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldira joanen da ostegun honetan

Baluarte Plazan izanen da 08:45ean eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kideak gonbidatuta daude

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren harira Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldian izango da ostegun honetan, hilak 11. Mahaiko gainerako kideak eta Eledunen Batzarra ere gonbidatuta daude.

 

Ekitaldia 08:45ean izango da, Baluarte plazan (Terrorismoaren Biktimen monumentuaren ondoan), eta Foru Gobernuak onartutako Adierazpen Instituzionala irakurri eta lore eskaintza egingo dute.