Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Ekainak 24

Unai Hualdek Agenda 2030erako Estatu-Idazkariari harrera egin dio

Nafarroan emandako aurrerapausoak eta gobernuek garapen jasangarriaren arloan elkarlanean egindako lana elkarbanatu ditu lehendakariak Enrique Santiagorekin

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Fernando Santiago Agenda 2030erako Estatu-Idazkari eta PCEko idazkari nagusiari harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean.

 

Bileran zehar, Unai Hualdek garapen jasangarriaren arloan Nafarroak emandako aurrerapausoak partekatu ditu Enrique Santiagorekin, eta Nafarroako eta Espainiako gobernuek 2030 Agendako garapen jasangarrirako estrategiak lortzeko elkarrekin egindako lana aztertu dute.

 

Nazio Batuen 2030 Agenda gobernuen eta eragileen arteko aldeanitzeko adostasun baten emaitza da, eta helburu zehatzak ditu osasunaren, hezkuntzaren, genero-berdintasunaren, pobreziaren, gosearen, elikagaien segurtasunaren, uraren eta saneamenduaren arloetan.

 

Unai Hualdek eta Enrique Santiagok ‘Gizon-emakumeak ukabilak gora. Komunismoaren 100 urteak Nafarroan’ erakusketari bisita eginez eman diote amaiera topaketari, PCE-EPK Nafarroak bere mendeurrena ospatzeko antolatutako erakusketa Ganberaren egoitzako atalondoan ikusgai baitago hilaren 30era arte.