Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urriak 7

Unai Hualdek EFEko presidentea eta agentziak Nafarroan duen ordezkaria hartu ditu

Lehendakariak albiste agentzia zoriondu du 85. urteurrenagatik eta kazetaritzaren funtsetik eztabaida publikoa indartzeko egin duen ekarpenagatik

Albiste agentziaren 85. urteurrena dela eta, Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek Miguel Ángel Oliver EFEko presidentea eta Marian García agentziak Nafarroan duen ordezkaria hartu ditu gaur.

 

Bileran, Miguel Ángel Oliverrek lehendakariaren begirunea eskertu du, eta pozik agertu da "Nafarroako erakundeak ezagutzeko aukera izateagatik, batez ere Parlamentua, haien bihotza baita".

 

Unai Hualdek, bere aldetik, zorionak eman dizkio EFE agentziari urteurrenagatik eta kazetaritzaren oinarritik bertatik eztabaida publikoa indartzen laguntzeagatik. Kazetaritzaren funtsa kritikarako eta iruzkinetarako datuak eta albisteak ematea da, ahal dela hausnarketatik eta arrazionaltasunetik.

 

EFE Agentzia gaztelaniaz sortutako lehen albiste-agentzia da, 85 urteko ibilbidea duen multimedia informazio-enpresa bat eta munduko kazetarien sare bat. 60 nazionalitatetako bi mila profesionalek baino gehiagok 110 herrialdetako 180 hiritan egiten dute lan, Madrilen, Bogotan eta Bangkoken hiru edizio-mahai dituzte eta bezeroak bost kontinenteetan. Urtean 3 milioi albiste banatzen ditu euskarri informatibo ezberdinetan, egunero munduan bi milatik gora hedabidetara iristen direnak, 250 milioi pertsonako audientzia potentzialarekin.