Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Ekainak 29

Unai Hualdek Kontuen Ganberako lehendakariari bisita egin dio

Berriz hautatua izan ondoren, lehendakariak Foru Komunitateko erakunde nagusietako titularrekin izango duen lehenengo hartu-emana izan da

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Kontuen Ganberan izan da gaur eta Ignacio Cabeza lehendakariak harrera egin dio bertan. Unai Hualdek, Foru Legegilearen lehendakaritzarako berriz hautatua izan ondoren, Foru Erkidegoko erakunde nagusietako titularrekin egin nahi duen bilera-sortaren barruan kokatzen da gaurko topaketa.

 

Bileran zehar, Unai Hualdek interesa agertu du Foru Komunitateko organo fiskalizatzaile nagusiaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko gaurkotasuneko gaiei buruz, bai eta erakundeak gaur egun egiten dituen lanei buruz ere. Izan ere, erakunde horretako lehendakaria Parlamentura joan ohi da bilkura-aldian, organo honek argitaratzen dituen txostenak azaltzera.

 

Ignacio Cabezak, bere aldetik, Kontuen Ganberaren hurrengo hilabeteetarako lan-plangintza eta urtea amaitu aurretik argitaratuko dituen txostenen zerrenda azaldu dizkio Legebiltzarreko presidenteari. Eskerrak eman dizkio, halaber, Legegileak azken urteotan Kontuen Ganberarekin elkarlanean aritzeko izan duen jarrera onagatik, besteak beste, argitalpenak aurkezteko eta erakusketa bat antolatzeko.

 

Bi lehendakariek legegintzaldi honetan bi erakundeen arteko lankidetza eta harreman onak mantentzearen aldeko apustua egin dute.