Unai Hualdek larunbat honetan 2022ko Parlamentu Autonomikoetako Presidenteen Konferentziaren bileran parte hartuko du
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde asteburu honetan Balearretan ospatuko den 2022ko Parlamentu Autonomikoetako Presidenteen Konferentzian (Coprepa) izanen da.
Palman egingo den bileran, Vicenç Thomas Balearretako Ganberako presidenteak hartuko du Copreparen lehendakari kargua 2022rako. Kargu hori Extremadurako Asanbladako presidente Blanca Martínek betetzen du une honetan.
Coprepa 17 autonomia-erkidegoetako ganbera legegileetako presidenteen topagune eta eztabaidagune bat da. Parlamentu autonomikoen funtzionamenduari buruzko esperientziak trukatzen dira bertan.
Copreparen osoko bilkura urtean behin egiten da gutxienez, eta saioen iraupena bi egunekoa da. Gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, lehen bilera egingo da Balearretako Ganberan, eta osoko bilkura larunbatean eginen da.