Unai Hualdek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari berriari harrera egin dio
Julian Huarte Probintzia Auzitegiko presidente izan ondoren iritsi da kargura
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Julián Huarte Lázaro hartu du gaur bere bulego ofizialean. 2014ko urritik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izan den Joaquín Galve ordezkatu du Huartek.
Julian Huartek Foru Legegilera egindako lehen bisita instituzionala baliatu du Hualdek aurreko urteetan bezala gonbidapena helarazteko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea Ganberara joan dadin memoria judiziala azaltzeko.
Hualdek eta Huartek bi erakundeen arteko lankidetza harreman arin eta adeitsua izateko interesa agertu dute.
Magistratua uztailaren 17an jabetu zen karguaz, Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidente Isabel Perelló buru zela, eta Maite Esporrín Nafarroako Parlamentuko lehen presidenteordea ere bertan izan zen.
Justizia Auzitegi Nagusiko presidente berria 65 urteko tuterararra da eta 1985ean sartu zen karrera judizialean. 1990ean Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioan sartu zen, eta orain arte bertan egon da. 2021eko martxoan Esther Erizeren lekua hartu zuen Probintzia Auzitegian.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia Estatuko Botere Judizial bakarraren estruktura orokorrean parte hartzen duen instantzia judizial bat da, bere lurraldeko eskuduntzara egokitua. Organo judizial gorenena da autonomi erkidegoko lurralde eremuan, Auzitegi Gorenari dagokion jurisdikzioari eta bermetasun konstituzionalak eskatzen dituzten gai haiei kalterik egin gabe.