Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Urriak 21

Unai Hualdek Nafarroako Kontseiluaren 2019ko oroitidazkia jaso du

Nafarroako Kontseiluak 2019an 54 irizpen eman zituen, haietariko 38 Gobernuko lehendakariaren eskariz eta beste bost Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren eskariz

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Nafarroako Kontseiluaren oroitidazkia jaso du gaur, Kontseiluko lehendakari Alfredo Irujo Anduezaren eskutik. Era horretan bete egin da ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 21. artikulua, urteroko emate hori aurreikusten duena.

 

Aipatu oroitidazkian jasotzen denez 2019an zehar irizpena emateko 56 eskaera egon dira (2018an baino 13 gehiago) eta Kontseiluak 54 irizpen eman ditu (aurreko urtean baino 14 gehiago). 2020. urtea hasi denetik 24 irizpen eman dira, baina haietako lau 2019ko espedienteei dagozkie. Gainera, 24 gai sartu dira, aurreko ekitaldian egun hauetan zirenak baino17 gutxiago.

 

Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua 2019an 450.188 eurokoa izan zen; oroitidazkian zehazten denaren arabera, haietatik bakarrik bete ziren 295.271,06 euro, batez ere “Nafarroako Kontseiluak ez dielako enkargatu azterlan eta lan teknikorik kanpoko adituei eta jarraitu delako 2010ean hasi zen aurrezpenaren-politikarekin”

 

54 irizpen horietatik 5 fakultatiboak izan dira eta 49 nahitaezkoak. Gainera 49 Gobernuko lehendakariaren eskariz egin dira eta beste 5 Parlamentuko lehendakariaren eskariz. Eskatzaileei begiratuta, 10 eskari toki entitateetatik etorri dira, 38 Nafarroako Gobernutik, 5 parlamentutik eta 1 beste erakundeetatik.