Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Apirilak 19

Unai Hualdek Nafarroako Kontseiluaren 2022eko oroitidazkia jaso du

Kontsulta organo gorenak 41 irizpen eman zituen, 2020an baino 11 gehiago, gehienak ondare-erregelamenduei eta kalte-ordainen eskaerei buruzkoak

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Nafarroako Kontseiluaren 2021 urteko oroitidazkia jaso du gaur, Alfredo Irujo Kontseiluko buruaren eskutik. Era horretan bete egin da ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 21. artikulua, urteroko emate hori aurreikusten duena.

 

Aipatu oroitidazkian jasotzen denez 2021ean zehar irizpena emateko 47 eskaera egon dira (2021ean baino 3 gehiago) eta Kontseiluak 42 irizpen eman ditu (aurreko urtean baino 1 gehiago). Lehendakariak adierazi duen bezala, Nafarroako kontseiluaren jarduera “bere horretan mantentzen da, intentsitateari dagokionez ere, pandemiaren ondoren 2021ean itzuli zen normaltasun-parametroen barruan”.

 

Nafarroako Kontseiluaren 2021eko aurrekontua 453.382 eurokoa izan zen; oroitidazkian zehazten denaren arabera, haietatik bakarrik 293.596,68 euro exekutatu ziren, batez ere, “Nafarroako Kontseiluak ez dielako azterlan eta lan teknikorik kanpoko adituei enkargatu eta 2010ean hasitako aurrezte-politika mantentzen delako”.

 

42 irizpen horietatik 6 fakultatiboak izan dira eta 36 nahitaezkoak. Gaiei dagokienez, 14 erregelamenduen ingurukoak izan dira, 5 administrazio-jarduketen berrikuspenari buruzkoak, 13 kalte-ordainen eskaerei buruzkoak, 1 berrikusteko administrazio errekurtsoei buruzkoak, 2 foru lgeeen aurreproiektuei buruzkoa, beste bat administrazio kontratuei buruzkoa eta gainerako seiak bestelako gaiei buruzkoak. Sei irizpen Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren eskariz egin dira, eta gainerako guztiak Nafarroako Gobernuaren bidez egin dira.

 

Nafarroako Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organo gorena da. Bere irizpenek abaguneari eta komenigarritasunari buruzko balorazioak eduki ditzakete, gaiaren izaeragatik edo kontsulta egin duen agintariak berariaz eskatu duelako, eta, orobat, Administrazioak bere helburuak eraginkortasun handiagoz betetzeko bada.

 

Kontseilua bost kidek osatzen dute, zortzi urtetarako izendatzen dira eta ezin izanen dira berriz hautatuak izan. Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurari dagokio kontseiluko kideak hautatzea, gehiengo osoz, eta honakoek proposatu ahalko dituzte postu hutsak betetzeko izangaiak: Parlamentu-talde batek edo batzuek, Nafarroako abokatu-elkargoek edo, kasua bada, Nafarroako Abokatu Elkargoen Kontseiluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak.

 

Irujo 2016ko uztailaren 21ean jabetu zen karguaz, urte hartako ekainaren 2an onetsitako Foru Legeari jarraiki, organo honen “funtzionamendua, neutraltasun politikoa, inpartzialtasuna eta kualifikazio teknikoa hobetzeko” helburuarekin.