Unai Hualdek Nafarroako Parlamentuko 2020ko iritzi ‘Barometroa’ aurkeztuko du datorren astelehenean, hilak 21
Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek iritzi ‘Barometroaren’ emaitzak aurkeztuko ditu prentsaurrean datorren astelehenean, abenduaren 21ean. Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuak Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedraren baitan burututako barometroa da.
Prentsaurrekoa Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 10:30etan.
Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, NUPeko irakasle eta ikerketa honen arduradun Jesús Vidal Díaz de Rada eta Ernesto Pérez Esainekin egingo du aurkezpena. Jarraian, talde parlamentarioetako eledunek inkestaren balorazioa egingo dute (11:00etan atalondoan).
Parlamentuaren eta NUPen arteko itunaren ondorioz eginiko lan honek bozka intentzioa aztertzen du, eta egoera ekonomiko, politiko eta herritarren kezka nagusien balorazioa ere egiten du.