Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Urtarrilak 22

Unai Hualdek Osasunako lehendakariari harrera egin dio, klubaren mendeurrenaren ospakizunaren karietara

Lehendakariak Osasunaren “mugimendu eta esangura soziala” nabarmendu du eta elkarrekin jardueraren bat antolatzeko Parlamentuaren prestutasuna agertu du

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Osasuna Klub Atletikoko lehendakari den Luis Sabalzari harrera egin dio gaur.

 

Mendeurrena ospatzeko Kluba antolatzen ari den egitarauari buruzko informazioa luzatu dio Luis Sabalzak Lehendakariari, eta Osasuna “gizarte guztiaren eta, noski, bere ordezkaritza organoen ondare den heinean, erakundeen arteko lankidetzarako borondatea agertu du”.

 

Mendeurrenari dagokionez, Sabalzak azaldu du “2020 urtearen lehen erdialdean zeinbait ekitaldi burutuko direla, baina ospakizun gehienak 2020-2021 denboraldian izanen direla, 1920ko urrian klubaren fundazioarekin kointziditzen duen kanpaina baita”.

 

Unai Hualdek mendeurrenaren harira elkarrekin eta lankidetzan eginiko jardueraren bat antolatzeko Parlamentuaren prestutasuna agertu du, izan ere, “100 urteko historian zehar Osasunak esanahi handia eduki du Nafarroan, eta egun ere 16.000 bazkide ditu”.

 

“Garrantzitsua da Parlamentuan Osasunari buruz eta honen atzean dagoen mugimendu sozialari buruz mintzatzea, zorraz harago, egun ongi bideratuta dago eta. Zorionez, azken egunotan iraganeko garai bati dagozkion eta pil-pilean dauden albiste triste hauen gainetik, Osasuna kirol eta kudeaketa ikuspegitik begiratuta momentu ezinhobean dago”, adierazi du Hualdek.