Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Ekainak 27
Unai Hualdek Txileko Errepublikak Bartzelonan duen Kontsulari harrera egin dio
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak harrera egin dio gaur Jaime Ferrazi, Txileko Errepublikak Bartzelonan duen Kontsul Nagusiari. Protokolozko topaketa izan da, diplomatiko txiletarra Nafarroara etorri delako, Foru Komunitatean bizi diren herrikideei bere bulegoaren berezko lanak (lekuan bertan kontsulatua) eskaintzeko.
Harrera Erakunde Aretoan izan da, eta bertan, agur labur baten ondoren (Hualde baitzen une horretan ospatzen ari ziren Osoko Bilkurako burua), opari trukaketa bat egin dute.
Ferrazek Lehendakariaren begirunea eskertu du, Nafarroako gizartearen izaera ona azpimarratu du eta kontaktua erraztearen, kide sentimenduari eustearen eta Txileko diasporaren joerak behatzearen garrantzia azpimarratu du.